Sari argiak

Argia sariaJoan den ostiralean banatu zituzten aurtengo Argia Sariak. Sei guztira, haien artean euskarazko publizitatea saritzeko mundu osoan banatzen den sari bakarra.

Argiak publizitatea atalean zer saritzen duen zehatz-mehatz ez dakidan arren, egokia iruditu zait aurtengo saria, hura emateko eskaini duten arrazoibidea kontuan hartuta.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak publizitate txukuna egin du iazko Txapelketa Nagusia sustatzeko, baina horrez gain, Argiako arduradunek saria ematerakoan ondo adierazi dutenez, publizitatea gainditzen zuen komunikazio kanpaina indartsua eragin du eta lan handi horri esker, 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusiak jaso du orain arte ezagutu duen oihartzunik handiena.

Marka bat da Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, ezaugarri bereziak dituena baina marka bat azken batean, beste edozein markak bezalaxe komunikazio jardun ondo hausnartu eta gauzatu bat behar duena. Esango nuke, iaz lortu dutena laburbiltzeko, Euskal Herriko Bertso Finala birposizionatzen asmatu dutela, eta ekitaldi handi eta arrakastatsu bihurtu dutela lehen askok eta askok hain handi sumatzen ez genuena.

Komunikazioaren kudeaketa on bati esker lortu dute hori. Blog honetan bertan ekarpen bat baino gehiago egin duen Joseba Kamio tarteko, besteak beste. Eta pentsatu nahi nuke komunikazioaren ikuspegitik eredugarri bihur daitekeela Bertsozale Elkartearen iazko lana inguruotako beste marka (elkarte, talde, enpresa…) askorentzat.

Hori izaten dute helburuetako bat sari guztiek: ondo dagoena sarituz adibide eredugarriak eskaintzea plaza publikoan. Horregatik iruditzen zait txalotzekoa Argiak euskarazko publizitatearekin lotutako sari bat banatzea.

Baziren, ordea, bi urte publizitatearen atalean saririk ematen ez zutela. Ausartuko nintzateke esatera ez dutela horretarako arrazoi sendorik izan, azken bi urteotan euskarazko publizitate ona ere izan delako gure artean. Edonola ere, ondo asmatu du Argia adizkariak euskalgintzaren munduan zegoen (eta dagoen) hutsune hori betetzeko ahalegina egiten.

Euskarazko publizitateak asko egin dezake euskararen alde, asko. Eta publizitatea dagoen leku guztietan euskara, euskara ona, ikusi nahi badugu, ez litzateke txarra euskarazko publizitatea sustatzen saiatuko bagina, horretarako propio sari batzuk sortuz, esaterako, galestarrek argi handiz egiten dutenaren ildotik.

 

Artikuluko gaiarekin harremana duten beste ekarpen batzuk blog honetan:
Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (I)
Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (II)
Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (III)
Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (eta IV)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s