Izen generikoak

marka generikoakChupa chups bat erosi ohi dugu, eta ez makildun gozoki bat; kleenex-ak eskatzen ditugu paperezko musuzapiak nahi ditugunean; jacuzzi esaten diegu edozein markako burbuiladun bainerei…

Marka jakin baten izena hitz arrunt bilakatzen denean, komunikazio komertzialak lor dezakeen gauzarik handienetako bat gertatzen da; gauza handia baita, komunikazioaren ikuspuntutik, jendeak produktu bat izendatzeko marka jakin baten izena erabil dezan lortzea.

Desabantailak ere izan ditzakeen arren, abantail nabarmenak ditu izen generiko izatera iritsi den marka-izen bat edukitzeak. Albal papera gehiagotan eskatzen dugu zilarrezko papera baino; post-it bat eskatzen dugu ohartxoak hartzeko paper txiki bat behar dugunean; aspirina bat buruko mina dugunean… Eta horrek eragina du azkenean salmentetan.

Izen generikoen atzean hiru elementu egon ohi dira: produktu berritzaileak dira, behar oso zehatz bat asetzera edo eskaintza berri bat eginez datozenak; izen ona eta gogoangarria izan ohi dute; eta komunikazioaren aldetik modu eraginkorrean gizarteratutakoak izaten dira.

Marketinak eta komunikazioak eragin handia dute bizi garen gizartean, gure bizitzan, gure “kulturan”. Horren adierazle txiki ere badira aipatzen ari garen izen generikoak; izan ere, bere garaian produktu jakin baten marka-izen zirenak, eguneroko hizkuntzan erabiltzen dira gaur. Areago, hiztegietan jasota daude haietako batzuk.

Tampax, jacuzzi, tebeo, chupa-chups, tabasco, biquini eta aspirina hitz zeharo arruntak dira honezkero gazteleraz, eta hala ditu jasoak Real Academia de la Lengua Españolak bere hiztegian.

Herrialde “ekonomikoki aurreratu” guztietan daude antzeko adibideak: mobylette esaten omen diete motor txikiei Frantzian. Suitzarrek nutella deitzen diote hemen nocilla esaten diogunari. Alemanian edding esaten omen diete rotuladore potoloei. Ipar Amerikan hoover esaten diote xurgagailuari. Australian frisbee esaten diete hondartzan jolasteko erabiltzen dituzten diska hegalari guztiei. Herri Beheretan spa esaten diote ur mineralari…

Euskaldunok, ordea, ez dugu halakorik… Ez dut uste behintzat, eta benetan poztuko nintzateke oker nagoela erakutsiko balit norbaitek.

Euskal Herrira iritsi zen lehendabizikoa Portland markakoa zelako edo Portlandetik zetorrelako erabiltzen omen dugu “porlana” hitza. Hemen sortutako produktu eta marka-izen generikorik ez daukagula uste dut, ordea.

Justu kontrako bidetik saiatu izan gara hemen, zoritxarrez, produktu eta izen sortzaileak asmatu beharrean, produktu ezagunei hiztegian dagoeneko bagenituen hitz arruntak jarriz izen gisa (itxi ziguten Egunkaria horren adibide).

Produktu berritzaileak asmatzen baditugu noizbait, izen euskaldun onak jartzen badizkiegu, eta gainera, euskarazko publizitate ona egiten badugu haiek sustatzeko, agian egunen batean hitz arrunt gisa jaso beharko ditu marka-izen batzuk Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan.

Etorkizunean ez da hori irizpide kaskarra izango “normalizatu” ote garen ikusteko.

.- Hitz arrunt bihutzea lortu duten marka-izen ezagun batzuen gaineko artikulu laburra.
.- Izen generiko izatera iritsi diren marka-izenak, zenbait herrialdetako adibide ugarirekin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s