Izen aldaketa, arrisku edo aukera

Blog honetan izen kontuei buruz ari ginen bitartean, produktu ezagun baten izen aldaketaren berri emateko aspaldiko publizitate kanpainarik handienetakoa jarri zuen martxan Danonek. Honezkero guztiok dakigunez, Bio izena zuten jogurtek Activia izena izango dute aurrerantzean.

bio activiaHorretarako arrazoi estrategikoak aipatu dituzten arren Danoneko arduradunek, nabarmena da legeak behartuta aldatu diotela izena beren produktu izarretako bat den Biori.

Asko dira, legearen aginduz, uztaila baino lehen Bio hitza beren izenetik kendu beharko duten produktuak. Diru asko gastatu beharko dute packaging-a eraberritzen, merkatuari izen aldaketaren berri ematen…

Aurrenekoa izan da Danone, lider bati dagokion eran, baina ez lidergoa erakusteagatik bakarrik, zer galdu handiena duena ere bera delako baizik. Izan ere, Danonerenak ziren, izenari dagokionez, merkatuan zeuden Bio jogurt bakarrak. Kategoria bereko gainontzeko jogurtek abizenen bat edo hitz-osagarriren bat zuten Bio izenarekin batera, eta Danoneren imitatzaile ziruditen, ondorioz.

Zaila izango dute Danonekoek -ezinezkoa, esango nuke nik- Activia izen generiko bihurtzen. Ez dute berreskuratzerik izango, izenari dagokionez behintzat, Biorekin zuten pribilegiozko posizioa.

Eraginkortasun handia du publizitateak, are handiagoa Danone bezalako marka handi eta indartsu baten eskutan. (Horren erakusgarri dira, esate baterako, marka frantziar honek publizitatearen bitartez “irakatsi” dizkigun izen potoloak: “Bifidus aktiboak”, “L.Casei Inmunitas”…). Eta publizitate asko egingo dute Danonekoek Activia sustatzeko, baina izen bat ez du egiten on ez errepikapenak ez omnipresentziak.

(Hori bai, laster jogurt izen arrunt gisa ikusiko ditugu Activitas, Biactive, Naturactiva, …).

Legeak behartuta sortuko den egoera berrira galerarik gabe iritsi nahi luke Danonek, merkatu kuota berari eutsiz. Trantsizio lasai bat egin nahi luke, lehiakide bakoitzak izen berriarekin baina merkatu zati berarekin jarrai dezan berdin-berdin.

Erraldoiarentzat arriskutsu dena, aukera bat da, ordea, txikientzat. Hemengo markak gai izango al dira aldaketa une hau aprobetxatu eta izen berri eta egoki batekin, eta publizitate onarekin, Danoneri merkatu zatitxo bat kentzeko?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s