Bai Euskarari aintzat hartu

Bai Euskarari konpromisoaMartxan da Bai Euskarari Ziurtagiriaren inguruko kanpaina berria. ARGIAren kontrazalean ikusi nuen aurreko astean, eta telebistan atzo.

Orain dela urtebete egin zuten aurrekoa, martxoan hain justu, eta hizpide izan genuen hemen.

Argiñano izan zen kanpainaren protagonista orduan, Elena Irureta da aurtengoa. Ospetsu baten irudian oinarritutako testigantza-kanpainak dira biak, baina mezuan arakatuz gero, alde handi samarra dago iazkotik aurtengora, hoberako, nire ustez.

Harrituta geunden joan den urtean, kanpainaren komunikazio helburua antzeman ezinik: Bai Euskarari Ziurtagiria lortzera animatu nahi ziren enpresa eta bestelako entitateak? Nolabaiteko prestigioa eman nahi zitzaion ziurtagiriari? Euskaldunek kontsumitzerakoan euskara erabiltzen duten enpresen aldeko jarrera eta jokabideak izan ditzaten bilatzen zen? Guztiak batera?…

Kanpaina nori zuzendua zegoen asmatzea ere ez zen erraza: enpresa eta kontsumitzaile euskaldunei soilik? Euskaldunak ez diren enpresa eta kontsumitzaileei ere bai? Guztiei batera?…

Eta mezu berarekin dena?… Izan ere, konpromisoan zegoen oinarrituta iazko kanpainaren mezu nagusia: Aintzat hartu euskararekin konprometitzen dena!

Argiagoa iruditzen zait aurtengo kanpaina. Argiagoa, batetik, komunikazio helburu nagusi bat nabarmentzen duelako (jendeak Bai Euskarari Ziurtagiria kontuan hartu dezala), nahiz eta ez duen iragarki osoa haren zerbitzura antolatzen.

Eta argiagoa iruditzen zait aurtengo kanpaina, bestetik, komunikazioaren ikuspegitik begiratuta ez erakargarritasunik ez eraginkortasunik ez duen konpromisoa ez duelako baliatzen, zuzenean behintzat.

Bai Euskarari konpromisotik, Bai Euskarari aintzat hartzera pasa gara. Aurrerapausoa iruditzen zait. Bide luzea dugu oraindik, hala ere, publizitateari gure mesederako eman dezakeen zuku guztia ateratzen hasteko: komunikazio helburuak ondo bereiztu, xede-taldeak segmentutan banatu, kasuan kasurako komunikazio estrategia egokiena pentsatu eta garatu…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s