Ez merkeenak! Bai onenak!

“Fanderiko pentsuak, ez merkeenak, bai onenak!”. Hala zioen euskarazko publizitatearen aitzindaritzat jo dezakegun iragarkietako batek, eta izenburu hori jarri dio Lander Garrok argitaratu berri duen liburuari.

Ez_merkeenak_Bai_onenak_XX. mende hasieran Argia aldizkarian atera ziren 50 bat iragarki eta zenbait testu biltzen dira bertan, eta dokumentu bitxi bezain interesgarria da liburua, iragarki eta testu bilduma hutsa den arren; batetik, euskarazko publizitatea aztergai duten lanak bakanak direlako, eta bestetik, harrigarri samarrak ere badirelako liburu horretan jasotzen diren pieza asko.

Joxerra Garziaren hitzaurreak eransten dio balioa liburuari. Zinez gomendatzen diot blog honetako hizpideetan interesa duen edonori, idatzi duen saiakeratxoak ez baitu ezer bazterrean uzteko.

 

Horren erakusgarri, nahikoa izan daitezke hiru pasarte:

.- Publizitateak aspaldi utzi zion kaiolako txori izateari, eta batetik bestera dabil hegan, usterik gutxien denean harrapatzen gaituelarik. Horixe du estrategia nagusi, gainera: ustez iragarkientzat ez diren lekuetan agertzea, bere izaera pertsuasiboa ahalik gehien mozorrotzea.

.- Gizartean arrakastatsu izateko publizitatearen jarduera imitatu beharra daukate, nahitaez, gainerako jarduerek. Politikoen kanpainak, esaterako, publizitate agentziek diseinatzen dituzte gaur egun; irakaskuntza eta aisialdia ere, publizitate irizpideen arabera antolatzen dira, eta kultur eta gizarte erakunde alternatiboak ere aspaldi jabetu dira komunikazio eraginkorrak (marketinaren eta publizitatearen irizpideen araberakoak, alegia) duen garrantziaz.

.- Publizitatearen eta propagandaren arteko aldeei buruzko zenbat eta liburu gehiago irakurri, orduan eta sinetsiago nago ez dela bi horien artean alderik batere. Eta kazetaritzari dagokionez, berriz, hobe genuke lehenbailehen onartzea kazetaritza ere jardun pertsuasiboa dela, publizitatea edo propaganda diren bezala.

“Fanderiko pentsuak” eta Joxerra Garziak hitzaurrean aipatzen dituen bai Publizkuntza eta bai euskarazko publizitatearen inguruko zenbait kontsiderazio hizpide izan genituen hemen, gaurkotasunik batere galdu ez duen artikulu bakarrean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s