Aurrera doan herria

Joan den hilabetean egin zuen ikerketa soziologiko bat argitaratu berri du hemen Eusko Jaurlaritzak, honako izenarekin: EAEko herritarren iritziak “Aurrera doan herria / Un país en marcha” sloganari buruz.

aurrera doan herria

EAEko herritarrok Eusko Jaurlaritzak bere publizitate kanpainetan erabiltzen duen “Aurrera doan herria / Un país en marcha” slogana ezagutzen ote dugun eta nola baloratzen dugun jakitea da ikerketa honen helburua.

Horrez gain, 2003an gai beraren inguruan jasotako antzeko datuak ere badituenez, haiekin alderatu ditu aurtengoak Lehendakaritzaren Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak.

Ikerketak eman dituen datu nagusienak orden esanguratsu honetan eman ditzakegu laburtuta:

.- EAEko biztanleen %56k baino ez du ezagutzen slogana. Hori erantzuten diote behintzat honako galderari: Entzun duzu inoiz “Aurrera doan herria / Un país en marcha” slogan edo esaldia?.

.- Slogana ezagutzen dutenen herenak baizik ez du lotzen zuzenean Eusko Jaurlaritzarekin. Hau da, inoren laguntza edo iradokizunik gabe, EAEko biztanleen %19k bakarrik lotzen du esaldi hori Eusko Jaurlaritzarekin.

.- EAEko biztanleen %86k dio gustatu egiten zaiola slogana, eta ia beste hainbestek (%84k) egokitzat jotzen dute Eusko Jaurlaritzaren kanpainetarako.

.- Bestalde, oso gutxik gogoratzen dute slogan hori agertzen den iragarki konkreturen bat.
(Garrantzitsua da argitzea, badaezpada ere, horrek ez duela esan nahi Eusko Jaurlaritzaren kanpainarik gogoratzen ez dutenik, lelo hori zeramaten iragarkiak gogoratzen ez dituztela baizik).

.- Slogana ezagunagoa da orain, duela hiru urte baino (2003an %47k ezagutzen zuen, aurten %56k). Leloa daramaten kanpaina zehatzen oroimena orain dela hiru urte bezain eskasa da, ordea.

Ondorio asko atera daitezke datu horietatik, publizitatearen eraginkortasunaren inguruan eztabaidatzeko ere bai, jakina. Garrantzitsua iruditzen zaidan gorabehera bakar bati helduko diot, ordea.

Eusko Jaurlaritzak ez zuen egin hasieran, nik dakidala, gerora bere claim bihurtu zuen esaldi hori plaza publikoan aurkeztu, azaldu eta bultzatzeko ahalegin berezirik, ez behintzat kontzeptu hori gizarteratzeko propio pentsatu eta gauzatutako kanpainarik (gaztelaniaz campaña de lanzamiento esaten zaion hori).

Eta horregatik ez ezik, nire ustez, “Aurrera doan herria / Un país en marchaclaim-aren gizarteratzea ez da arrakastatsua suertatzen ari, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren iragarkiei amaieran itsasten zaien kartela batera mugatu dutelako haren presentzia.

Hori da, hain zuzen, kazetariek eta publizitarioek egiten duten lanaren arteko ezberdintasun nagusia: informatu egiten dute lehendabizikoek, pertsuaditu bigarrengoek. Zabaldu nahi duten mezua zuzenean esan egiten dute informatzaileek (pantailan jarri, gordin esan). Bilatzen ari diren erantzuna lortzeko bide erakargarri eta modu iradokitzaileagoak baliatzen dituzte pertsuaditzaileek.

Ez dago atzoko informazioa baino zera zaharragorik gaur. Pertsuasio jardunak emaitza gogoangarriagoak eman ohi ditu, ordea.

Ezin da esan Eusko Jaurlaritza publizitate ona egiteagatik nabarmentzen denik. Aldian-aldian kanpaina onak ere zabaldu eta izenpetu dituen arren, esango nuke ez dela, oro har, Espainiako Gobernua bezain iragarle ona, adibidez.

Eta ez dut uste hori aurrekontu gorabehera denik. Publizitateari funtzio informatzaile hutsa bete dezan eskatzeko duten joeragatik baizik. Iragarkiak egiten dituztenen beharra izaten dute iragarleek, baina ez informatzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s