Marketing eredu berriak txikigintzarako (I)

Pixkanaka bada ere, aldaketa nabarmenak ari dira gertatzen komunikazioaren eta marketinaren munduan.

Ehunka eta ehunka marka ari dira egunero-egunero “informazioa” sortu eta hedatzeko ahaleginak egiten. Gizarte gainkomunikatu batean bizi gara. Hedabide guztiak publizitatez gainezka daude. Bazter guztietaraino ari dira iristen markak…

Saturazio egoera horretan, nork bere mezua nabarmentzeko bide eta modu berriak aurkitu nahian dabiltza guztiak: PPkoak ikusi ditugu bildutako sinadurak aurkezteko eszenaratze ondo antolatu bat egiten; Ikeakoak kalean komunikazio ekintza ezohikoak burutzen; MTVkoak ekintza bitxi honekin sarean publizitate eraginkorra eginez…

Ekintza deigarriak, harrigarriak, berritzaileak, ari dira antolatzen marka ugari; eta haien ondorioz, marketing joera berriak hasi dira agertzen, eskola sortu nahi duten izen berriak bai behintzat:

Ambient marketing

Street marketing

Event marketing

Warketing

Open source marketing

Buzz marketing

Viral marketing

Lateral marketing

Guerrilla marketing

Marketing mercenario

Advergames

Zer irakurri, ikusi eta ikasi asko dago sortzen ari diren marketing eredu berri horietan. Txikigintzan jardutera ohituta/behartuta gaudenontzat batez ere. Izan ere, dirua baino gehiago, komunikazioa kudeatzeko ezagutza eta sormena eskatzen baitute aipatu eredu berri gehienek.

Advertisements

Laburpen hitzak: , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s