Marketing eredu berriak txikigintzarako (II)

Enpresak nahiz erakunde edo elkarteak, handiak nahiz txikiak, pribatuak nahiz publikoak, guztiak dira markak, eta guzti-guztiek dituzte mezuak komunikatzeko: produktuak saltzeko batzuek, ideiak gizarteratzeko bestetzuek.

Ondorioz, gainezka daude ohiko publizitate euskarriak ez ezik, baita hain ohikoak ez diren beste euskarri edo leku batzuk ere (albistegiak, telesailak, kaleak, (e)postontziak, autoak…). Eta aldi berean, publizitatea sahiesteko gaitasun handia garatu dugu guztiok ere.

schweppesEszenatoki berri horretan, marka ausartenak beren xede-taldeengana jotzeko bide alternatiboak ari dira bilatzen: ohiko publizitate euskarritan hau edo beste hau bezalako proposamen ezohikoak eginez; han eta hemen publizitate euskarri berriak asmatuz; albistegai bihurtzen diren ekintza deigarriak antolatuz…

Aurrekontu potoloak eta marketing plan zabalak dituzten marka handientzat, ekintza osagarriak baizik ez dira komunikazio bide alternatibo horiek. Txikien kasuan, aldiz, esango nuke ondo kontuan hartu eta landu beharreko eremua dela ezohiko marketinak eskaintzen diena, haiei zukua ateratzeko gaitasunaren araberakoa izan baitaiteke beren arrakasta komunikazioaren esparruan.

Urrutira joan gabe, egia esan, asko izan dira gure artean, aurrekontu faltagatik, sormena zorroztu, eta komunikazio ekintza ezohikoak burutu dituztenak beren mezuak nabarmentzeko: Itoitzen alde burututako hau eta hura; demoen aldarrikapen deigarriak; talde antimilitaristen eskutik ikusi izan ditugunak;…

giraldillaGuztien artean, “giraldillen” komunikazio ekintza sonatu hura nabarmenduko nuke nik, komunikazio eraginkortasunaren aldetik, adibide eredugarri gisa.

1999ko abuztuaren 20a zen, eta Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldia hasi zuten Sevillan. Mundu osoko hirurogei bat telebista kate ari ziren ospakizuna zuzenean ematen, aldez aurretik ondo prestatua zegoen sinbolo desfilea aldatuko zuen zerbait gertatu zenean ezustean: “Repatriation Bask prisoners” mezua zeramaten giraldilla batzuk agertu ziren eskenatoki nagusian, dantzan eta irriparrez. (Txapelketako maskota ofiziala zen giradilla).

Munduan barrena zabaldu zuten beren mezua Presoekin Elkartasun Taldeko kideek, milioika pertsonengana iritsiz. Baina lortu zuten audientziagatik baino gehiago, egin zuten ekintzaren zernolakotasunagatik azpimarratuko nuke kasu hura. Ez bakarrik baketsua izan zelako hasieratik bukaera arte, kaltegabea guztiz; ezta oso ongi antolatu eta gauzatu zutelako ere soilik; batik bat sinpatikoa eta dibertigarria izan zelako baizik.

Primeran egokitu zen txapelketaren inaugurazio zeremoniara, entretenimenduaren parte bihurtuz. Ez zuen ekitaldia oztopatu, aberastu baizik. Presoekin Elkartasun Taldeko batek adierazi zuen bezala, “helburua ez zen txapelketa boikoteatzea, munduak Euskal Herrian gertatzen denari buruz hausnar dezan lortzea baizik”.

Jendearen sinpatia irabazteko gai izan daitezkeen ekintzak antolatzeko, ekintza erakargarri eta eraginkorrak pentsatu eta gauzatzeko alegia, sormena behar da.

Gurean, gizarte mugimendu batzuek eta aldian-aldian baizik ez dituzte egiten halakoak. Adibideek erakusten dutenez, ordea, aurrekontu potoloak ez dituzten enpresek, gizarte-eragileek eta erakundeek ere emaitza oso onak lortu ahalko lituzkete ezohiko marketinaren bidetik joz gero.

.- Ezohiko marketinaren inguruko blog bikaina.
.- Gai beraren inguruko beste webgune gomendagarri bat eta bi.
.- Ohiko eta ezohiko publizitate adibideak han eta hemen.
.- Sos Itoitz taldekoen ekintza ugari azalpen eta guzti.
.- Antimilitarista batzuek proposatzen dituzten “198 pertsuasio modu“.
.- Ezohiko publizitatean diharduten batzuekin berriketan.
.- Madrilen ekintza hau debekatu zuten orain gutxi.

Advertisements

Laburpen hitzak: , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s