Publizitatearen kontra

Asko hitz egiten da publizitatearen kontra. Publizitateak du, askok diotenez, gaur egungo gizartean bizi ditugun gaitz ugariren errua: kontsumismoa, egoismoa, matxismoa, anorexia,… Horiek guztiak eta gehiago ere bultzatzen eta betikotzen omen ditu publizitateak.

Beharrak sortzen ditu publizitateak, desio artifizialak. Informazioa manipulatuta, engainatu egiten gaitu sistematikoki. Nonahi eta etengabe egiten digu eraso, ez digu begirunerik, intrusiboa da zeharo.

Kontsumo arbitrarioa eta konpultsiboa sustatzen du. Erosteko ahalmen handia ez dutenengan frustrazioa eragiten du (delinkuentzia kasu askok kontraste hori dute jatorrian, erosi nahi eta ezina). Kontserbadurismoa betikotzen du. Pasio lohienak indartzen ditu: inbidia, harrokeria, arinkeria, klasismoa, aberaskeria…

Hitz batean esateko, ikuspegi horren arabera: publizitaterik gabeko mundua hobea litzateke seguru, gizatiarragoa. Publizitaterik gabeko mundua posible balitz behintzat…

Asko dira sarean, hemen adibidez, topa daitezkeen publizitatearen kontrako taldeak.

Consumehastamorir.com-ekoek, adibidez, publizitatearen kontrako iragarkiak shellsustatzen dituzte, haiek nola egin irakatsiz, hau edo hura bezalako adibideak eskainiz, halakoekin erakusketak antolatuz eta abar.

Publizitatearen kontrako brigadista frantzierrek ere komunikazio ekintza bereziak eta iragarkiak egiten dituzte publizitatearen aurka jotzeko.

Adbusters-ekoen lanak bihurtu du ezagun mundu osoan publizitatearen kontrako publizitatea. Eta genero bat da honezkero kontrapublizitatea.

Paradoxikoa dirudien arren, beraz, publizitatearen kontra eraginkortasunez ekiteko, (kontra)publizitatea egiten dute talde horiek.

Hau da, publizitatea kritikatzeko, publizitatea iruditzen zaie tresna apropos eta eraginkorrena.

Eta bestela, publizitatearen sektoreko intelligentsiari deontologia praktiko bat sustatu eta aplikatzeko eskatzen diote, artikulu honen amaieran egiten den bezala.

Asko kritikatzen da publizitatea, baina ikus daitekeenez, kapitala dutenek kapital gehiago lortzeko egiten duten publizitatea da kapitalismoaren kontrakoek deitoratzen dutena. Inork ez du publizitatearen eraginkortasuna zalantzan jartzen.

Joxerra Garziak “Ez merkeenak! Bai onenak!” liburuaren hitzaurrean ondo dioenez: kultur eta gizarte erakunde alternatiboak ere aspaldi jabetu dira komunikazio eraginkorrak (marketinaren eta publizitatearen irizpideen araberakoak, alegia) duen garrantziaz.

Sistema kapitalistaren poesia da publizitatea, Joseba Sarrionandiak idatzi zuen legez. Eta hori hala da poetikak eraginkortasun handia duelako, Bernardo Atxagak behin eta berriz azpimarratzen duen bezala.

Publizitatearen kontra zer egin daiteke, orduan? Publizitatea. Poesia poesiaren kontra.

.- Euskaraz ere egin da kontrapublizitatea.
.- Kontrapublizitatearen inguruko artikulu bat.
.- Kontrapublizitate adibide gehiago.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s