Hitza azti

Hitz jokoekin gozatzen duen edonori oparitzeko moduko liburu gomendagarria argitaratu berri du Iñaki Arranzek: Hitza azti.

Adibide ugariz hornitua dator liburua, nahiz hitza_aztieta egileak dioen azaleko arakatze bat baizik ez duela egin: “belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun atsotitzetatik hasi eta egungo olerkari abangoardistenen esperimentazioekin buka, umeen leloetatik eta publizisten esaldi biribiletatik igarorik”.

Ludohizkuntzalaritza du aztergai liburuak, eta olerki, esaera zahar, esamolde eta bestelakoak ez ezik, esloganak ere bilatu ditu egileak hura osatzeko.

Publizitateak bere-berea du hitzekin jolas egitea, eta alde horretatik zeharo zentzuzkoa da Iñaki Arranzek iragarkietan ere adibideak bilatu izana, baina ez ditu gehiegi aurkitu:

.- “Gurpilez bahabil habil abil. (Bizikletaz ibiltzen direnei zuzendutako iragarkia. Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Trafiko Zuzendaritza, 2002).

.- “Arabako Aldundiaren kanpaina baten izena da honakoa hau: Hara bada, Araba da. Eta Euskal Telebistak eskaini zuen iragarki batean, zikindutako ibai bat ageri zen irudietan eta, idatzita, hitz hauek: Ibai zikina. Ondoren, norbaitek ibaira zaborra botatzen ageri zela: Hi bai zikina.”

.- “EZ dakizu euskara? IkaSI (IKA euskaltegien publizitatea, 2000-2001).

.- “Bizikleteroak. (Gasteizko txirrinduzaleen elkartea. Logoan kolore aldaketak du bizikleteroak “eroak” direla nabarmentzen).

Iñaki Arranzek ez du adibide gehiegi aurkitu, gure publizitatean zer aurkitu gehiegi ere ez dagoelako, zoritxarrez.

Hitz joko horietako gehienek, gainera, gehiago dirudite itzultzaile euskaldunen lanaren erakusgarri euskaraz sortutako publizitatearen adibide baino. Egunero euskaraz ikusten ditugun iragarkietan ere, gehiago dira nabarmen itzultzaileek sortutako lerroburuak publizitate agentzietako kreatiboei euskaraz bururatutakoak baino.

Euskarazko publizitateak ekarpen oso txikia, hutsaren hurrengoa, egin dio oraingoz euskarari, hizkuntza aberasteari dagokionez behintzat. Eta ondo da euskarak itzultzaile onak izatea, baita publizitatean ere, baina publizitate sortzaile euskaldunak behar ditugu publizitateak euskarari ekarpena egin diezaion noizbait.

Zenbat urte daramatzate hemengo unibertsitateek publizitate agentzietan lan egiteko gai omen diren lizentziatu euskaldunak hezitzen? Eta euskaraz sortzeko gai diren zenbat publizitate-sortzaile on samar dauzkagu?…

Euskal senak (zenak?) egiten al digu soilik kale?

.- Liburuaren berri han eta hemen eman dute ondo.
.- Hitz jokoen sailkapen bat gazteleraz, adibideekin hornitua.
.- Hitz joko elebidunak hemen.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Erantzun bat to “Hitza azti”

  1. izen baten paisajea | Komunikatu Says:

    […] Hitza azti, Iñaki Arranz. Liburuaz eta publizitateaz, post interesgarria. – Hitzen ondoeza, Joseba Sarrionandia. Egileak liburuari buruz idatzia. – Grammatica della […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s