Pertzepzioa errealitatea da (I)

The perception is the reality, esaten dute inglesez. La percepción es la realidad, gazteleraz. La perception est la réalité, frantsesez. La percezione è la realtà, italieraz… Ez dakit nola eman euskaraz ondo…

Batzuek diote Einstenena dela esaldia, beste batzuek uste dute enpiristei zor diegula, eta komunikazioaren eremuan, berriz, Al Ries-en eta Jack Trout-en pasarte oso aipatu batetik atera ohi da: The perception is the reality. Everything else is an illusion.

Egia borobila adierazten du esaldi horrek, komunikazioaren eremuan egoki mugitzen asmatu nahi duen edonork beti ondo gogoan edukitzeko modukoa: pertzibitzen duguna da guretzat errealitatea.

Marketinean, politikan, burtsan, lagunartean, nonahi eta beti, pentsatzen edo sinisten dugun hori da egia guretzat. Hor dago, hain justu, komunikazioak duen boterearen funtsa: ulertzen ditugun modukoak dira guretzat gauzak oro.

Ur filosofiko sakonegitan hondoratu nahi izan gabe, bada dioenik ez dela errealitate objektiborik, eta beraz, ez genukeela errealitatearen pertzepzioaz hitz egin behar, baizik eta pertzepzioek osatzen duten errealitateaz. Horixe diote marketinaren eremuan Al Ries-ek eta Jack Trout-ek:

Many people think marketing is a battle of products … It’s an illusion. There is no objective reality. There are no facts. There are no best products. All that exists in the world of marketing are perceptions in the minds of the customer or prospect. The perception is the reality… Marketing is the process of dealing with those perceptions.

Komunikazioan adituek badakite marketina ez dela produktuen arteko lehia bat, pertzepzio borroka bat baizik. Politikan dabiltzanek ere badakite jendeak errealitateaz duen pertzepzioa zuzendu edo bideratuz gero, errealitatea bera kontrola daitekeela.

Jendearen pertzepzioak “egoki” bideratzen saiatzeko tresna da komunikazioa. Jendeari saldu nahi diogunaren aldeko pertzepzioa eragiteko guzti-guztiok erabiltzen dugun tresna konplexua.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s