Manifesto publicitario da língua

Publizitatearen kontrakoa omen den manifestu honek galizieraren aldeko diskurtsoa egiten du publizitatearen eremuan marka ospetsu askok erabili izan dituzten slogan ezagunak baliatuta.

Ariketa sortzailea iruditu zait zinez manifestua, irakurtzeko atsegina oso, eta guztiz gomendagarria. Horregatik hauspotu nahi dut hemen.

Kontraesan bat sumatu uste dut, ordea, haren edukian: “manifesto publicitario da língua” du izenburua, baina gero testuan adierazten denez, publizitatearen kontrakoa omen da manifestua (“Este é um Manifesto da Língua contra a Publicidade e a Propaganda!)”.

Zer da idatzia, orduan, hizkuntzaren aldeko “publizitate-manifestua” ala publizitatearen kontrako “hizkuntz-manifestua”? Bost axola dio horrek, jakina.

Ez dezala inork pentsa manifestuaren ahulguneak bilatzen ari naizenik edo hura kritikatu nahian nabilenik, publizitatea defenditzeko asmoz edo auskalo zergatik. Ezta hurrik eman ere. Hausnarketa interesgarriak eragin dizkit manifestuak, eta horregatik gomendatu nahi dut hemen haren irakurketa.

Hori bai, manifestua “publizitatearen kontrakoa omen” dela idatzi dut hasieran, publizitatearen kontrakoa dirudien arren, irakurleari oso bestelako ondorioak iradoki ahal dizkiolako, nire iritziz:
.- Publizitateak, hitz soilez, mezu indartsuak zabaltzeko ahalmena duela.
.- Publizitateak hizkuntza baten sustapenaren alde eraginkortasunen bat izan dezakeela.

Garaigoikoa blogean topatu dut bai manifestua bai haren sortzailea edo behintzat zabaltzaileetako bat den autorearen berri: Séchu Sende.

metodo para falar galegoHariari tiraka, ikusi dut Séchu Sendek oso ondo dakiela publizitateak kapitalismoari arnas berria emateko eta helburu komertzialak lortzeko baino askoz gehiagorako balio dezakeela. (Ikusi besterik ez dago zernola erabiltzen duen berak han eta hemen).

Nabarmena da, gainera, aipatu idazle edo ekintzaileak badakiela sormena erabiltzen, erakargarri izanda eraginkor suertatzeko: idatzi atsegin bezain sakon honetan (hemen artikulu bera euskaraz) edo beste artikulu ironiko honetan eta hartan ikus daitekeenez.

Sormena, ironia, inteligentzia, umorea, sinpatia. Horiek inportatuko nituzke Galiziatik (edo behintzat aipatu idazlearen lanetik). Ez dira osagai gatzgabeak hizkuntzaren alde egiteko. Dela manifestu bat edo artikulu bat idazteko, dela publizitate kanpaina bat egiteko, dela komunikazio jardun bat gidatzeko, dela euskararen inguruko edo euskarazko edozein ekimen, produktu edo dena delako sustatzeko. Sormena.

Advertisements

Laburpen hitzak: , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s