Màrqueting lingüístic (eta II)

Hizkuntza-marketinari buruzko “hausnarketak” eta “elementu teoriko eta metodologikoak” eskaintzen dituzte hizpide ditugun “Màrqueting lingüístic” graduondoko ikastaroak eta hartan oinarritutako liburuak.

marqueting linguisticEz dut graduondoko ikastaroa egiteko aukerarik izan, baina arreta handiz irakurri dut liburua. Bertan, marketinaren inguruko ezagutza interesgarriak eta baliagarriak eskaintzen zaizkie hizkuntza-plangintzan dihardutenei. Liburuaren izenburuak eta hitzaurreak iradokitzen dutena baino askoz apalagoa da, ordea, -nire iritziz behintzat-, liburuan eskaintzen den edukia.

“Màrqueting lingüístic” kontzeptuak zer pentsatu handiagoa eman behar liguke, nire ustez. Eta ez maila teorikoan soilik. Hizkuntza-marketinaren hastapenetan gaude oraindik (hemen, Katalunian eta mundu osoan -nik dakidala behintzat), eta marketina eta hizkuntza elkarlotzetik sor daitezkeen lan-ildotan zer hausnartu eta egin asko dugu aurretik, asko.

Zertan lagun dezake marketinak, eta nola, hizkuntza baten sustapenean? Hasten hasteko, honako lan-eremuak jarriko nituzke mahai gainean:

.- Euskararen aldeko motibazioa eta sentiberatzea lantzea:
. Euskaldunak ez diren euskal herritarrek euskararen normalizazioaren aldeko neurriak onar ditzaten.
. Euskaldunak ez diren euskal herritarrek euskara ikasteko ahaleginak egin ditzaten.
. Euskaldunak ez diren euskal herritarrek beren seme-alabak euskaraz hazteko erabakia hartu dezaten.
. Euskararen ezagutza mailaren bat dutenek gehiago(tan) erabil dezaten.
. Euskaldunek beren hikuntza maila hobetzeko jarrera izan dezaten.
. …

.- Euskarazko produktuak (hezkuntza, hedabideak, kultur produktuak,…) sustatzea.
. Herritarrek euskarazko hezkuntza (oinarrizkoa, profesionala, unibertsitatekoa,…) hauta dezaten.
. Herritarrek euskarazko hedabideak eta kultur produktuak (liburuak, diskoak, filmak, antzerki obrak,…) gehiago kontsumitu ditzaten.
. Euskarak teknologia berrietan presentzia handiagoa izan dezan.
. …

.- Publizitatean euskara gehiago eta hobea sustatzea:
. Euskal Herriko publizitate-agentziek, estudio grafikoek, media-zentralek eta abarrek euskarazko publizitatea egitea gomendatu dezaten.
. Euskal Herriko enpresek beren komunikazio euskarri eta ekintzetan euskara erabil dezaten.
. Euskal Herritik kanpoko enpresek hemen beren komunikazio ekintzetan euskara erabil dezaten.
. …

.- Euskararen aldeko diskurtsoa erakarriago eta eraginkorragoa egiteko.
.- Euskararen zailtasunaren mitoa (prezio pertzibitua) deuseztatzeko.
.- Euskal Herrian zein atzerrian euskararen prestigioa handitzeko (marka irudia hobetu eta zabaltzeko).
.- …

Hizkuntza sustatzeko lanetan asko lagun gaitzake hizkuntza-marketinak, hari behar bezala heltzen asmatzen badugu behintzat. Eta horretarako gakoa ez dago hizkuntza-plangintzan edo soziolinguistikan adituak direnen eskutan, esnea ekoizten, banatzen eta merkaturatzen zutenek noizbait marketina lantzen hasi behar izan zutenean gertatu zen bezalaxe.

Hizkuntza-marketinean interesa baldin baduzu:
.- Zertarako behar du euskarak marketina?
.- Euskara nola saldu
.- Zeregin asko euskaldunok publizitatean
.- Publizitatea: euskararentzako plaza eta tresna

Advertisements

Laburpen hitzak: , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s