Joxerra Garzia eredu

lu-03-Gartzia-002.jpgAnton Abbadia saria Joxerra Garziari emango dio aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Sari horrek “euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko pertsona edo elkarte oinezkoen jardunaren aitorpen izan nahi du“, eta “euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarte bat saritzen du” bi urtean behin.

Aho batez hartu du erabakia epaimahaiak, eta epaimahaikide izan naizen aldetik (aurreneko aldia dut halako saltsa batean), erabat ados eta pozik nago hartu den erabakiarekin.

Albistea emateko eskaini den prentsaurrekoan izan naiz orain gutxi, eta txanda egokitu zaidanean honako hiru ideia hauek bota ditut:

Polifazetikoa eta polibalentea da Joxerra Garzia. Kazetaria, publizitatean aritua, irakaslea, idazlea…  Batez ere komunikazioaren eremuan duen eskarmentu eta jakituriagatik nabarmendu da, eta hortik ekarpen handia egiten ari zaio hezkuntzari, publizitateari, komunikabideei, bertsolaritzari…

– Euskarazko publizitatea, kalitatezkoa eta eraginkorra, sortzeko ahaleginetan ari garenontzat, alma materra da Joxerra Garzia. Maisua, erreferentea eta lankidea.

– Joxerra Garzia eruditoa da erretorika eta pertsuasio kontuetan. Baina ez da teoriatan eta marfilezko dorretan galtzen den horietakoa. Alderantziz: oinezko eruditoa da Joxerra, tailerreko eruditoa, hitzaren langile fina.

Eskerrik asko, Garzia jauna.

 

 

 

Joxerra Garzia maiz ekarri dugu blog honetara:
.
Euskararen kalitatea (publizitatean)
. Publizitatea, diskurtsorik eraginkorrena
. Euskara nola saldu
. Ez merkeenak! Bai onenak!
. Publizitatearen kontra
. Komunikazio gaitasuna lantzeko oparia
. Euskarazko publizitatearen historia

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

4 Erantzun to “Joxerra Garzia eredu”

  1. garmedia_audiovisuals Says:

    Zorionak ba Joxerrari.

    Aurrez-aurre ezagutzeko plazerra izan nuen (Hitzetik Hortzerako errealizadore izan nintzen urte haietako betetan) eta tipo benetan interesgarria iruditu zitzaidan.

    Horrelako gehiago beharko genituzte gure artean.

  2. iraide Says:

    zorionak bartzelonatik!

  3. bakoitzari berea Says:

    Joxerrari oso gauza interesgarriak irakurri eta entzun dizkiot euskarari buruz, komunikazioari buruz edota marteking eta publizitateari buruz, baina politikaz hitz egiten hasten denean ergelkeria galantak botatzen ere badakiela frogatu izan du. Esaterako, bake kontuetan EAJ ezker abertzalea baino ezkertiarragoa zela bota zuen behin. Gauza bat da ezker abertzalearekin ados ez egotea edota honek borroka armatuaz egiten duen irakurketa deitoratzea, baina horrelako konparaketa xelebreak egitea… Beste behin Kontseilua eta HPS hizkuntza-politika bikoizten ari zirela irakurri nion… baina kritika batez ere Kontseiluari egiten zion, urte hauetan guztietan ekimenak bikoizten aritu dena HPS izan dela ahaztuz. Laburbilduz, nik ere txalo egiten diot Joxerrari menperatzen dituen gaietan egin duen ekarpenagatik, baina politikeoan hasten denean dexente patinatzen duela azaldu nahi nuen. Bakoitzari berea…

  4. Iñigo Fernández Ostolaza Says:

    Kaixo, anonimo:
    Euskararen normalkuntzaren alde egiten ari den lanagatik emango diote saria.
    “Euskara eta publizitatea” izena du blog honek,eta ikuspegi horretatik heldu diogu gaiari.

    Barkatuko didazu, baina ez dut ulertzen nondik, zergatik eta zertarako beste kupeleko ardoak hona ekartzeko behar hori.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s