Publizitatea antzerki

autokarabanaFermin Etxegoienek argitaratu berri duen nobelako protagonista publizista izandako euskaldun bat da. Eta blog honetara ekartzeko moduko hausnarketa bat baino gehiago egiten du liburuan zehar. Hau adibidez:

Saldu beharra beti iruditu zait oso akuilu aproposa sormenerako, izan ere maiz gogoratzen dut Bilboko kaleetan behin batean ikusitako eskale hura, paperezko zapiak saltzen zebilena, harrigarria baitzen nola aurkezten zuen merkantzia: “Kleenex etorri berriak, jaun-andreok; oraintxe bertan ailegatu zaizkit eta bero-bero ditut; izan zaitezte lehenak eskuratzen!”.

Duela urte asko ikusia, Alameda Mazarredoko semaforo nagusian.

Egun hartan eskalea kleenex ugari saltzen ari zen, gidari askok gustura egiten ziolako kosk amuari. Jakin arren hura antzezpen infantila besterik ez zela, seguruenik horrek berak bultzatuta.

Bai, antzerkia ere bada nolabait publizitatea. Egoerak eta pertsonaiak asmatzen ditu, istorioak kontatzen, emozioak eta hausnarketak eragiten… antzeztuz.  Eta gustatu egiten zaigu antzerkia (ona iruditzen zaigunean, jakina).

Nahiago dugu Arguiñanoren telebista saioa beste edozein sukaldarirena baino; Arguiñanoren errezetak bezainbeste, edo seguru asko gehiago, gustatzen zaizkigulako  haren antzezpenak. Magia gehiago dago beharbada Tamariz magoaren antzezpenetan, egiten dituen trukoetan baino. Eta adibide hain nabarmenetara joan gabe ere, asko dira antzezteko duten moduagatik begiko suertatzen zaizkigun musika talde, idazle, telebista aurkezle, artista, dendari… eta mota guztietako saltzaileak.

Antzerkia gustatzen zaigulako erosten dizkiogu errazago eta gusturago kleenexak irripartxo bat ateratzen digun “saltzaileari”, eske hutsean hurbiltzen zaigun eskaleari baino. Halakoxeak gara. Gusturago erosten ditugu beren produktuak saltzeko harritu, poztu edo txunditu egiten gaituzten markak. Ondo antzeztuz, unetxo batez besterik ez bada ere, antzerkiaren magia oparitzen diguten markak, alegia.

Badakigu publizitatea antzerkia egiten ari dela, eta ikusle gisa primeran iruditzen zaigu, gu limurtzen saiatzeko baldin bada (eta argi baldin badago, noski, antzerkia egiten ari dela).

Horiek dira publizitatearekin ditugun joko arauak: zuk egin nahi duzun antzerki guztia, niri zure produktua saltzen ahalegintzeko. Asmatu itzazu istorioak, pertsonaiak, eszenaratze bitxiak… Txundituta uzten banauzu, hunkitzen banauzu, irripartxoa ateratzen baldin badidazu, begi onez hartuko zaitut. Eta saritu ere bai, agian.

Zeinen zaila den antzerkiaren magia sortzea… Zeinen zaila saltzea. Publizitate ona egitea, alegia.

 

 

 

.-Fermin Etxegoien, bat, bi eta hiru aldiz aipatu dugu blog honetan.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Erantzun bat to “Publizitatea antzerki”

  1. señor bang Says:

    Are gehiago esango nuke nik: antzerki onak irriparra ateratzen digun bezala, aktuazio txar bati usain txarra lotzen diogu, mezua interesgarria izan edo ez. Eta publizitatean ere berdin, behin kaka ikusita, zaila da gero lore politekin mokordoa desagertaraztea…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s