Eroskiren “es3a”

Atal honetan artxibatzea merezi duelakoan.

Sustatun eta Goio Aranaren eskutik izan genuen honen berri:

 (Eroskik etxez etxe banatu zuen publizitate-liburuxka batetik hartua).

Albistea eta jaso zituen iruzkinak hemen.
Anjel Lertxundik gaia hizpide hartuta, Berriako bere zutabean eta blogean idatzi zuen (hau).
Eta Eroskiko Komunikazio Korporatiboaren Zuzendariak, han eta hemen gutxienez, erantzun hau argitaratu zuen:

Publizitate-ideia ulertezina

Eroski kooperatibak bere gain hartu ditu publizitate-iragarki batengatik kontsumitzaileek egin dituzten kritikak, iragarki hori gaztelaniaz sortutakoa da eta hitzez hitzeko itzulpena egiteagatik euskaraz erabat ulertezina da.

Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu horren berri eman diguten guztiei. Ekarpen horiek mesedegarriak izango dira euskara behar bezala erabiltzeko.

Tamalez, eslogan hori duten argitalpen batzuk eginak daude eta banatzen ari gara, horrenbestez datozen egunetan ere azalduko direla esan behar dizuegu. Oraindik argitaratu gabe ditugunetan neurriak hartu ditugu hori aldatzeko.

Horregatik guztiagatik, berriro barkamena eskatu nahi diegu mezu horrek min egin dien guztiei eta eskerrak eman iritzia azaldu digutenei.

Iosu Sanz
Komunikazio Korporatiboaren Zuzendaria

Blog honen egileak iruzkin hau utzi zuen Sustatun:

Barkatu berandu baldin banator eztabaidara.

Hobe izaten da, hala ere, berandu beranduegi baino.

Horregatik, zinez txalogarria iruditzen zait komunikazio arduradun batek halako akatsa publikoki onartu eta konponbidean jartzea.

Hala ere, uste dut hori baino are gehiago eskertuko genukeela akatsak gerta ez daitezen neurriak hartu eta irizpide eta prozesu argiak jarriko balituzte publizitatea euskaraz (ere) egiten duten enpresa eta erakundeetan.

Irizpide onak proposatu dituzte dagoneko zeregin horretan lagundu nahian.

Haiek aplikatzea besterik ez da falta, beranduegi baino lehen.

Advertisements

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s