Larritasun mailak

Euskarazko publizitatea du hizpide Joxerra Garziak ARGIAn idatzi berri duen artikuluan.

Ezaxola, ezjakintasuna, errazkeria, profesionaltasun eza… denetarik jasaten dugu oraindik (maizegi), euskarazkoak ere ba omen diren publizitate kanpainen aurrean, eta hiru mailako larritasunak bereizten ditu hor Joxerra Garziak, adibide klasiko bat eta azken hilabeteotako bi kanpaina aipatuz:

.

Zeinen gutxi gizendu duen publizitateak euskararen salda! Balantzea egiten hasita, nago ez ote dion onura baino kalte gehiago egin. Kalte guztiak ez dira berdin larriak. Larritasunik gutxien, nire ustez, testu nabarmen okerreko iragarkiek dute (Drogarik gabe atsedenik ez eta horrelakoek).

Larritasunean koxka bat gorago, gramatikalki zuzenak izanik ere euskal senari iseka egiten diotenak daude, oraintsuko Kaiku esnearen kaikukeriaren gisakoak; baina horretaz aski hitz egin da hedabideetan, eta nik hauxe baizik ez diot erantsiko: bezeroak kaikutzat hartzen dutenek euskararekiko ezjakintasuna erakusten dutela, bai, baina batez ere profesional kaxkarrak direla.

Larritasunaren goren graduan, ordea, zuzen eta jator itxura dutenak daudeke. Hortxe dago Jaurlaritzak Euskadi saltzeko hautatu duen claim, eslogan edo lelo berria: Euskadi, saboréala / Euskadi, goza ezazu.

Ez niri eskatu gisa horretako elebitasunarekin pozteko. Irakurri ditut lelo berriaren asmatzaileen arrazoiak. Gastronomiaren eremuko aditza erabiltzeak ematen omen dio leloari bere zera. Niri, egia esan, sukalde usain eta guzti arrunt samarra iruditzen zait leloa, baina gaztelerazkoak badu hori behintzat. Euskarazkoa, aldiz, hortxe dago, ez ur eta ez salda, tokatzen delako edo. Euskaraz dago, eta publizitatea da, baina hori ez da euskarazko publizitatea.


Nireak dira irudia, lotura eta negritak. Joxerra Garziarenak hitzak, hausnarketa eta sailkapena.

Eztabaida dakioke ez ote den gehitxo publizitateak euskarari “onura baino kalte gehiago egin” ote dion zalantzan jartzea, edo ez ote den gehiegizkoa “zuzen eta jator itxura dutenak” larrienak direla esatea.

Ezin eztabaidatu dakioke, ordea, publizitatea ikuspegi komunikatibotik aztertu eta ebaluatu behar genukeela beti, eta ez hizkuntzalaritzaren, filologiaren edo soziolinguistikaren ikuspegi soiletik. Euskarazko publizitateak ere eragitea, saltzea baitu helburu, eta ez hainbeste euskara jator edo zuzena zabaltzea. Edo askoz ere okerrago noski: espedientea betetzea…

.

.

.

.

PD Ez dakit zuzenean gaztelerazkotik euskaratu zutelako izango ote den, baina nago aditz egokiagoa topatu zutela hemen.


Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s