Binomio ahaltsua

Euskara “produktua” saltzeko, euskara bera baino gehiago, euskarazko une, gune eta produktu erakargarriak dira sortu eta saldu behar ditugunak.

Komunikazioaren eta marketinaren ikuspegitik, beti izan eta esan dut argi hori:

. Euskararen inguruko mezuak (eta zer esanik ez logotipoak) baino gehiago, euskarazko mezu eta batez ere produktuak behar ditugu, euskarazko produktu erakargarriak.

. Ezer gutxirako balio du euskara frexkoa dela, modernoa dela, gozagarria dela behin eta berriz errepikatzeak, gero errealitatean promesa horri eutsiko dioten produktuak ez badauzkagu.

. Produktuak gozatu egiten ditugu, eta demostratiboak dira beraz, euskararekin benetan gozatu dezakegula erakusten digutelako.

. Euskarazko produktu arrakastatsuak sortzeaz gainera, gurean gaur gozagarri direnak behar bezala komunikatu eta saltzen ere saiatu behar genuke, eta sarritan ez euskaldun publikoari begira soilik gainera.

Horregatik, opari eder gisa jaso dut gaur hau:

Eszenaratze ikusgarria, emozioak, estetika…

Euskara gozagarri, euskaraz ez dakitenak inbidiaz uzteko moduan, erdaldunekiko zubigintza lana egiten… Euskara hutsezko produktu oso on bat, bertsolaritza, goi mailako kultur-manifestazio bat, maila bereko ikusentzunezko batek zabaldua.

Euskara sustatzeko egin diren publizitate-kanpaina gehien-gehienak baino eraginkorragoa seguru. Merezi du oihartzun zabala izan dezan.

Halako binomio gehiago behar ditugu nire ustez: produktu oso onak, eta haiek saltzeko komunikazio pieza eta ekintza erakargarri eta eraginkorrak.

Desiratzen nago “Bertsolari” dokumental hori osorik ikusteko. Nire zorionik beroenak Asier Altunari eta Txintxua Films ekoiztetxeko bere lan-talde osoari.

.

.

PD Nik nire kontaktu zerrenda osoari bidali diot. Atzerriko lagun eta ezagunei bidali nahi izatekotan, hemen inglesezko azpitituluekin.

Laburpen hitzak: , ,

Erantzun bat to “Binomio ahaltsua”

  1. Maite B Says:

    izugarria da!minutu guttitan emozionatu naiz, berriz ere, txapelketan bezala!

Leave a reply to Maite B Utzi erantzuna