Artibismoa

Gizarte mugimendu asko aktibismoa beharrean, “artibismoa” hasi dira egiten. Hau da, artegintza hasi dira aplikatzen aktibismo sozialerako.

Artibismoa? Artekintza? Arteragintza? Guerrilla komunikazioa?… Izena da gutxienekoa. Kontua da artegintza konprometitua eta aktibismo soziala ari direla uztartzen.

Aldarrikapen eta salaketa modu berri eta irudimentsuagoak ari dira egiten. Jendearen arreta bereganatzeko, hedabideetan oihartzuna lortzeko eta, azken batean, gizartean eragiteko.

New York Times egunkariaren kopia faltsuak doan kalean, alegiazko albisteekin. “Super heroi prekarioak” lapurretan Hanburgon. Munduko Bankuaren kontrako manifestazioan poliziaren kolpeetatik babesteko “pret a revolter” mozorroak Bartzelonan. Desobedientzia zibila aldarrikatzeko clown pailazoak Londresen. Etxebizitza hutsak salatzeko okupazioan bideoklip grabazioa eta modelo desfilea New Yorken…

Aktibista izatea arrazionala, errutinazkoa, aspergarria izan daiteke, eta jende askori ez zaizkio gustatzen aktibismo modu tradizionalak. “Artibismoak”, aldiz, dibertimendua dakar, umorea, plazerra, bizipoza.


Merezi du La2eko Metropolis saioan orain hiru bat aste eman zuten dokumentala osorik ikustea. (25:20min).

Asko aldatzen ari dira gizartean eragiteko modu eta bideak.

Munduak daraman martxa petralak eragindako haserrea bideratzeko modu berriak dira, umoretsuagoak, lasaiagoak. Ekintza eta agerraldi zinez bitxiak asko. Jendearengana benetan iristeko gaitasuna dutenak. Pentsarazi egiten dutenak. Jende gehiegi mobilizatu gabe, oihartzuna eta eragina lortu ditzaketenak.

Horregatik, nahi nuke bai, artibismoa, artekintza edo sormen pixkat behintzat euskara sustatzeko ahaleginetan…

.

.

Gai honekin harreman zuzena duten nire beste bi artikuluxka:
. maniFESTA.
. Txikigintzarako marketina.

Advertisements

Laburpen hitzak: , ,

3 Erantzun to “Artibismoa”

  1. Aktibismorako ideiak « Says:

    […] Iñigo Fernandezek, Euskara eta publizitatea izeneko bere blog interesgarrira artibismoaren gaia ekarri du. Bertan  TVE2ko Metropolis saioan gaiari eskainitako bideoa jasotzen du eta […]

  2. Igor Says:

    Euskara eta aktibismoa uztartzen dituen ekimen interesgarria Iruñeatik:

    Ea zer iruditzen zaizuen.

    Ea Euskal Herri osoan horrelako ekimenak perretxikuak bezala ugaltzen diren!

    PD: Iñigo, zorionak blogarengatik. Lastima ez duzula maizago idazten…

  3. Iñigo Fernández Ostolaza Says:

    Eskerrik asko blog honi buruzko hitz on horiengatik eta animoengatik, ez baita motibatzaileegia blogariaren ohiko bakardadea.

    Ikusia nuen bideoa egunero begiratzea merezi duten bi erreferente hauetan:
    http://sustatu.com/
    http://zuzeu.com/

    Eta, jakina, pozten naiz euskararen alde halako ekimen bat ikusita; eta are gehiago, hau halako gehiagoren hasiera izan daitekeela amestuta.

    Egia esan, (esan dezadan hemen egia, txoko honetan lau katu baino ez gaudenez), nik ez nuke gomendatuko Youtuben ikusienetakoa izan den bideo batean oinarritutako ekintza:

    Eta dagoeneko herrialde askotan egin dena:






    Baina haize freskoa da ekintza hau, euskalgintza munduan orain arte ikusi ditugunen aldean. Izango ahal da sakonagoko zerbaiten sintoma…

    Bideo hori ikusita, Nafarroan batzuk euskararen kontra ze tematuta dabiltzan ikusita, eta manifestaziorako leloa ikusita, nik neuk behintzat ez daukat inongo aitzakiarik maiatzaren 15ean Iruñeara ez joateko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s