Busuu, alaitasuna penagarri

Busuu.com izena duen “hizkuntzak ikasteko sare sozial” batek kanpaina egin berri du bere burua ezagutzera emateko. Kanpaina itxuraz oso ederra eta alaia da, baina hondoan, tristea eta oso gaizki planteatutakoa, nire ustez.

Sormen deigarria du iragarkiak, edonori irriparra pizteko modukoa, baina komunikazio estrategia zeharo okerra, penagarria.

.

.

Iragarkian esaten digute ikasteko bussu hizkuntza. Baina Busuu.com sare sozialean ezin da bussu hizkuntza ikasi. Eta ez hori bakarrik, bere burua aurkezteko hilzorian dagoen hizkuntza batean oinarritutako kanpaina egin duen sare sozial horretan, hizkuntza hegemonikoak baino ez dira i(ra)kasten: inglesa, espainiera, portugesa, italiera, alemaniera eta errusiera.

Han eta hemen idatzi diedan bezala, kanpainak lortuko du ziurrenik Bussu.com ezagunago egitea, osagai erakargarriz eraikia dagoelako eta biraltasunen bat lortuko duelako ziur sarean; baina hondoan ematen duen mezua betiko diskurtso uniformizatzailea da: “Zertarako ikasi hizkuntza gutxitu bat? Ikasi inglesa, espainiera, portugesa, italiera, alemaniera edo errusiera”.

Eta mezu hori erabateko kontraesana da bere burua izendatzeko hilzorian dagoen hizkuntza baten izena hartu duen egitasmo batentzat, zehazki; eta orohar, hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako edozein egitasmok hizkuntzekiko izan behar lukeen filosofia eta begirunearekin.

Sare sozialak hizkuntzak irakasteko eta ikasteko erabiltzea ideia bikaina iruditzen zait, jakina. Jende ahalik eta gehienarengana heltzeko, sormena erabili eta kanpaina dibertigarri bat egitea ere bai. Ez, ordea, komunikazioan gauzak behar bezain sakon eta sendo pentsatu gabe aritzea.

.

.

PD Ez nago Facebooken, ez dakit zertan dabiltzan han. Baina zuzenean idatzi diet Busuuko arduradunei epostaz. Ea albisterik dugun bueltan.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

2 Erantzun to “Busuu, alaitasuna penagarri”

  1. Mila Says:

    Epa :)

    Zeharo ados zurekin. Webean sartu naiz FBean zabaltzeko asmoz; baina, harrituta geratu naiz ikusi dudanean eskainitako hizkuntzak direla gaztelania, ingelesa eta abar.

    Ez naiz ausartzen kritikatzen (nire aintzinako nagusiak esan zuen bezala, bestearen zapatekin ibili behar duzu, kritikatu baino lehen); baina, ez dut aurkitu zein den web honen balio eranstea.

    Gero arte :)

  2. Xa2 Says:

    Busuu.com -> ‘About’ atalatik aterata:
    We have the dream to contribute to the diversity of languages all over the world – therefore we will continuously extend the languages offered at our website. …and maybe one day, you might even find the possibility to learn Busuu throughout our website…;-)
    ——————————–

    Dibertsitatearen alde egoteko, arraroa bai, europako hizkuntzarik indartsuenetatik hasi izana… txikitxoagoei kasu gehiago egingo etorkizunean?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s