Archive for the ‘Itzul Penak’ Category

Haserretzeko moduko “errebotea”

2010/02/18

Beste adibide triste bat atal honetarako.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Bizkaia Bilbao Basket saskibaloi taldeak hitzarmen bat sinatu omen dute, bien artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko asmoarekin. Eta saskibaloi taldeko jokalariek beraien irudia utzi dute, “Ibili garraio publikoan” izeneko publizitate kanpainan erabiltzeko.

Hiru iragarkietako bat, jatorrizkoa, gazteleraz (hemen ikus daiteke adibidez):

Eta horrela eman dute “euskaraz” (gaurko Berrian adibidez):

Beste hitz-joko itzulezin bat. Gazteleraz pentsatutakoa, eta euskaraz ere funtzionatu behar zuela kalkulatu gabe. Edozein euskaldun haserretu, muturtu, sumindu, zapuztu edo amorratzeko modukoa.