Posts Tagged ‘marketing’

Publizitatea, gero eta beharrezkoago?

2007/04/24

Goazen umoreari tartetxo bat egitera.

Askotan bihurtzen da publizitatea albistegai. Harrabotsa pizten duten iragarki polemikoak direla tarteko gehienetan. Aldian-aldian, ordea, irrifarra pizteko moduko kasuak ere ekartzen ditu publizitateak hedabideetara.

Marketinaren garaian bizi garen honetan, inork gutxik jarriko du zalantzan marketinak duen salmentak eragiteko indarra. Gero eta handiagoa da lehiakortasuna sektore guztietan, gero eta beharrezkoagoa da marketina, eta lehen publizitaterik sekula egin ez duten zenbait sektoretan ere hasi dira komunikazioa lantzen.

costo del guenoNoiz behar izan dute trapitxeroek komunikazio planifikatua?… Ahoz-ahoko marketina –orain buzz marketing esaten dioten hori– baliatuko zuten trapitxeroek orain arte. Ez askoz gehiago. Gaur egun, ordea, bestelako marketing erremintak erabiltzeko premia dute, antza denez.

Hori ondoriozta daiteke behintzat gaur albistegi batzuetan agertu duten kasua ikusita: trapitxero bat harrapatu dute adin txikikoei droga saltzeagatik, salmentak sustatzeko marketin zuzeneko ekintza deigarri bat -nolabait esatearren- diseinatu eta garatu duelako…

Gaur eman dute albistea, eta hain da bitxia, harrigarria, itzela, ezen zaila egiten baita sinisten. (Nik neuk behintzat zalantzak ditut haren egiazkotasunaz).

Merezi du albistea irakurtzea eta CNN+ telebista katean nola eman duten ikusentzutea: biak hemen.

PD Bide batez, galdera bat burua nekatu nahi duenarentzat: arazo etikoak eta abar alde batera utzita, tresna gisa, zer saltzeko ez luke balioko publizitateak?

Advertisements