Posts Tagged ‘sloganak’

Euskara sustatzeko sloganak (2005)

2006/04/04

Deigarria bada, gutxien-gutxienez, zenbat slogan sortzen eta zabaltzen den gurean, urtero-urtero, euskara sustatzeko asmoz edo euskalgintzaren mundutik behintzat.

Joan den urtean, 2005ean, erabili ziren zenbait lelo helarazi dizkidate, eta edonor harritzeko modukoa iruditzen zait zerrenda:

Direnak eta ez direnak zertzeko / esanak esan, euskara.
Eusko Jaurlaritza.

Euskara, gero eta hurbilago
AIRE, AIRE!!! EUSKARARI
Gipuzkoako Foru aldundia.

Gure Artean euskaraz!
Bizkaiko Foru Aldundia.

Plazara!
Kilometroak 2005.

Emon bostekoa
Ibilaldia 2005.

OINKNEZ!
Nafarroa oinez 2005.

Ekiozu bideari
Araba euskaraz 2005.

Urrats biziz, euskaraz bizi…
Herri Urrats 2005.

Euskal Herria Euskalduntzen. Ni ere bai!
Korrika 2005.

Mugak gaindituz bideak egin
Euskal eskola publikoaren jaia 2005.

Gure artean euskaraz
Amorebieta-Etxano.

Gure artean euskaraz
Hernaniko udala eta gizarte-eragile batzuk.

Herriko komertzioetan eros ezazu euskaraz
Usurbil.

Euskaraz bizi-bizi
Orio.

Lan egin euskaraz
Azpeitia.

Euskeria, danon aukeria!
Bergara.

Hemen be euskeraz ein zeinke!
Antzuola.

Eman bostekoa euskarari
Elorrio.

Euskaraz erostea, eskubide goxoa
Gernika-Lumo.

Euskara ahora!
Altsasuko Kima Euskara Taldea.

Euskararekin zeu irabazle
Lasarte-Oria.

D da zure seme-alabentzako bitaminarik onena
Bizkaiko 45 udalerri.

Hazi eta hezi euskaraz!
Bizkaiko 45 udalerri.

Euskarari bai? Hartu zure konpromisoa
Udan ere, Bai Euskarari
Eskutik euskara. Animatu lagun bat euskara ikastera!
Euskarazko produktuak lehenetsi
Errenta aitorpena euskaraz
Iruñean euskara, eskubide osoz!
Lan munduan, Bai Euskarari!
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Euskararik gabe Euskal Herririk ez.
Euskal Herrian Euskaraz.

Euskarari zor zaiona
Oinarriak elkargunea eta beste eragile batzuk.

Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz
ALKARBIDE Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea.

Eutsi euskarari!
EuskoSare.

Ez dakit zein beste gai, zera, produktu edo mezu sustatzeko sortu eta zabalduko den munduan hainbeste slogan… (urtero-urtero!)…

Zer gertatuko litzateke automobil kontzesionario bakoitzak lelo bat sortu eta zabalduko balu saltzeko daukan auto mota bakoitzarentzat?!…

Pentsatu nahi dut, hala ere, komunikazioaren eremuan ditugun beharrez jabetu dela euskalgintzaren mundua, eta slogan, lelo, errepika, ikurritz edo dena delako horiek guztiak horren seinale direla.

Antzeman ditugu behar edo hutsuneak. Haiek egoki estaltzen hasteko adimena, adostasuna eta antolakuntza behar ditugu orain.

Advertisements